Zerbitzuak

Enpresentzat

Komunikazioa lantzea sukaldean aritzearen moduko prozesua da. Alde batetik ideiak daude, bestetik errezetak eta irizpideak eta, noski osagaiak:
Zure kalitatezko osagaiak eta gure sukaldariak bateratuta emaitza ezin hobea ziurtatuta dago!

Gure lanketa datza ideiak enpresen asmo eta beharrak gauzatzean. Kasu bakoitzari dagokizkion teknikak eta euskarriak tentuz hautatzen ditugu.

Diziplina anitzekoak gara, eta zurekin batera maitasunez eta pasioz gauzatzen ditugu proiektuak.

aldaketa!

Aholkularitza

Egunerokotasunak hausnarketarako kentzen digun denbora berreskuratzea da gure helburua. Hori berreskuratzen lagundu nahi dizugu, zure erakundearentzako komunikazio eraginkor bat gauzatzeko.

  • Aholkularitza
  • Komunikazio-planak
Zure nortasuna

Brandina eta

estrategia

Zure marka da zure ekinaren eta arimaren esentzia. Harro zauden hori azaleratzeko, markaren lanketa egoki bat garatzeko zure enpresaren estrategiarekin erabat lerrokatzen gara zure ikurra eta irudia izango dena gauzatzeko.

  • Namina
  • Marka irudia garatzea
  • Marka irudiaren estilo-liburua
Sarean egoki

Interneteko presentzia

eta online marketina

Teknologia ez da xede bat, baizik eta komunikazioan laguntzeko tresna bat. Horregatik, Interneteko presentzia eta dinamika planifikatzen ekiten diogu lanari, honek aurrerantzean erabiliko ditugun herramintak eta edukiak aukeratzeko Interneten ondo ezartzen laguntzeko.

  • Online-marketina eta estrategia
  • Gailu mugikorrentzako web-diseinua
  • Sare sozialak
  • E-commercea
  • SEO,bilatzaileetako posizionamentua
  • Edukiak sortzea

Adituak: WordPress, Woocommerce, Google herramintak

Kolorea eta elegantzia

Paperezko eta inprimatutako publizitatea

Era guztietako soluzio grafikoak zure eskutan jartzen ditugu zure markak behar bezalako lekua eta oihartzuna eduki dezan.

  • Marka-irudia eta logotipoa
  • Katalogoak, kartelak, esku-orriak
  • Promoziorako euskarriak
  • Seinaleztapena eta interpretazio-panelak
  • Packagina eta ilustrazioak
Bisualak gara

Argazkilaritza

eta bideoa

Irudi batek mila hitzek baino gehiago kontatzen dute… begirada aditua eta trebatua denean. Ikus-entzunezko lengoaiak komunikazioa errazten du, ikusgarria delako.

  • Produktua
  • Espazioak eta paisaia
  • Gastronomia
  • Erreportajeak
  • Bideoa
Bisualki

Erakusketak

eta euskarri

bereziak

Formatuak garrantzia dauka. Zure irudiak kalean edo barrualdeko egoeretan diztira berezia behar du.

  • Stand edo erakusketen diseinua
  • Barne dekorazioa
  • Kirol eta kultur ekitaldien komunikazioa
  • Seinaleztapena

Enpresa hauentzat egin dugu lan:

Sariak eta merituak:

+www.gipuzkoamendizmendi.net Buber sariaren irabazle web berritzaileena 2010. Arazirekin

+www.paseosvirtuales.com Buber sariaren irabazle web berritzaileena 2008. The movierekin

+www.gurutzeta.com Enpresako web hoberena Diario Vasco 2007.The movierekin

+www.indesteban.com  Nafarroako aldundiaren web diseinua hoberena 2005.The movierekin