Zerbitzuak

Instituzio, erakunde

eta elkarteentzat

Erakundeek kanpoko azala baino ez dute erakusten askotan. Gure esperientziak barru-barrutik ezagutzera eraman gaitu.
Inertziak sarritan ez digu uzten barruan egindako lan-eskerga gainerako kideei erakusten. Gure eskutik, zuen asmoak komunikatzeko bide hau errazagoa eta sostengarriagoa egingo zaizue.

Bidea

Estrategia

eta planifikazioa

Bizitza zehar proiektu guztiek bide bat trazatu behar dute. Asebetetasunez gauzatzeko, ideiak irudikatzen, antolatzen eta gauzatzen lagunduko zaitugu.

  • Estrategia-planak
  • Turismo-planak
  • Kultur eta natur ondarea erakusteko planak
Zure nortasuna

Barne

eta kanpo

Komunikazioa

Herritarrei edota zure elkarteko kideekin hurbileko komunikazio atsegina garatzea da gure helburua. Dinamika hori sortzeko metodo sustengarria daukagu, zuretzako oso lagungarria eta erosoa.

  • Marka-irudia garatzea
  • Barne eta kanpo komunikazio plangintza
  • Herritarrentzako eta kideentzako buletinak: paperezkoak  eta digitalak
  • Web-komunikazioa eta komunikazio grafikoa
  • Plano eta briefin erraldoien diseinua eta inpresioa
Egoerei moldatzeko

Kanpaina bereziak

Sormena, umorea eta hurbiltasuna dira gure osagaiak. Mota guztietako egoerei egin behar diegu aurre bizitzan, eta bakoitzak berariazko konponbidea eskatzen du.

  • Ilustrazioa eta diseinugintza
  • Eskuko-orriak, kartelak edo bestelako euskarri grafikoak
  • Ikus-entzutekoen ekoizpena
Kolorea eta izaera

Zure espazioen apainketa

Gure herriak eta hiriak puzzle handiak dira. Hauetan askotan piezak egokitzea edota txoko guztiek merezi duten diztira erakustea kosta
egiten da.
Gure espazioen estetika zaintzea oso garrantzitsua da, guri buruz asko esaten dutelako. Kanpo erakusketak arte-lan edota mural handiekin apain ditzakezu.

  • Argazki edo irudi muralak
  • Euskarri bigun edo zurrunetan inpresioak
Zure ondarea

Kultura eta natura

Gure herrietako kulturak eta naturak bitxi preziatuak dituzte ezkutatuta. Storytellin edo kontakizun digitalaren bidez, euskarri bisualekin eta ilustrazioekin, turismoa eta merkataritza bultzatzeko egokiak diren proiektuak garatzen ditugu, herritarrei eta bisitariei erakusteko.

  • Interpretatutako ibilbideak
  • Turismo, kultura eta natur gidak
  • Erakusketa tematikoak
  • Bideogintza

Instituzio eta elkarte hauentzat egin dugu lan:

Sariak eta merituak:

+www.gipuzkoamendizmendi.net Buber sariaren irabazle web berritzaileena 2010. Arazirekin

+www.paseosvirtuales.com Buber sariaren irabazle web berritzaileena 2008. The movierekin

+www.gurutzeta.com Enpresako web hoberena Diario Vasco 2007.The movierekin

+www.indesteban.com  Nafarroako aldundiaren web diseinua hoberena 2005.The movierekin