Ondarearen komunikazioa.



Gure herrietako kulturak eta naturak bitxi preziatuak dituzte ezkutatuta. Storytellin edo kontakizun digitalaren bidez, euskarri bisualekin eta ilustrazioekin, turismoa eta merkataritza bultzatzeko egokiak diren proiektuak garatzen ditugu, herritarrei eta bisitariei erakusteko.
Gure zerbitzuak
Komunikazioan adituak
Komunikazioa lantzea sukaldean aritzearen moduko prozesua da. Alde batetik ideiak daude, bestetik errezetak eta irizpideak eta, noski osagaiak:
Gure lanketa datza ideiak egitasmoak eta beharrak gauzatzean. Kasu bakoitzari dagokizkion teknikak eta euskarriak tentuz hautatzen ditugu. Diziplina anitzekoak gara, eta zurekin batera maitasunez eta pasioz gauzatzen ditugu proiektuak.






Ondarearen babesa, tokiko garapena eta turismo sostengarria
Gure baloreak
Erakargarritasun turistikoa kontserbatzen laguntzen duten egitasmoak sortzen ditugu, beti ere, hauek babesteko helburuarekin. Ondarearen balio unibertsalak zaindu eta honen biziraupena arriskuan jar dezaketen eragin negatiboak sahiesten ditugu.
Bertako gastronomiaz, kulturaz eta artisautzaz gozatzeko produktuak sortzen ditugu, ingurua babestu eta garapen jasangarriaren alde eginez.
Turismo jasangarriaren bitartez herrietako azpiegituren irisgarritasuna hobetu, ondare kultural eta naturala babestu eta gainbehera etorritako eremuak berreskuratu daitezke. Gure helburua turismo jasangarriago bat bultzatzea da.